Urnieta 2010-03-10 16:41:23
URNIETA 1 40–18 OIARPE
Trinketea. Aurrelariaren sasoia eta sakearekin eta atzelariaren segurtasunarekin erraz irabazi zuten partida. Urnietako pilotariek hiru denboraldi daramatzate espezialitate honetan eta jada txapelketa bat lortu dute. Urnietar kadeteek Euskal Herrikoan parte hartuko dute gipuzkoar, bizkaitar, arabar eta nafarren aurka. Irudian Gipuzkoako Txapelketako garaileak trinketean, Garin eta Loitegi. Alboan, Txema Gonzalez UKEko pilota arduraduna. Zorionak!
Urnieta 2010-03-10 16:40:15
Eli Gutierrezekin batera senior bigarren mailan finala jokatu zuten eta erraz irabazi zuten aurkari zuten bikotea: 30-14. Joko ederra eta nagusitasuna erakutsi zuen Hernaniko taldearekin jokatzen duen bikoteak. Zorionak Miren!
Eskualdea 2010-03-10 16:38:25
Bi mila lasterkarik parte hartu zuten aurreko igandean Donostiako 21. Lilatoian, azken urteetako marka guztiak hautsiz. Espaloietan ere jendetza bildu zen korrikalariak animatzeko asmoz.
Urnieta 2010-03-10 16:37:30
Aurreko martxoaren 5ean, Urnietako Udalbatzak herriko atez ateko zabor bilketaren inguruko batzorde bilera izan zuen goizean goiz.  EAJk, mozioa sartu zuen zaborraren kudeaketari dagokionean, 5. edukiontziaren aldeko apustua egiten duela adieraziz. Eguerdian prentsaurrekoa eskaini zuen EAJ alderdiak Udal Areto Nagusian. Atez ateko bilketa sistemaren kontra argudiatuaz, Maribel Vaquerok “bildutako hondakinen kalitateari dagokionez, emaitzak oso antzekoak dira bietan” adierazi zuen.
Andoain 2010-03-10 16:33:37
Ostegunetik larunbatera ipuin kontalariak eta beste hainbeste artista Itzalagunean
eta Asvinenean bilduko dira.
Urnieta 2010-03-10 16:32:23
Martxoaren 8an, arratsaldean,  “El planetario Viajero” planetarium ibiltari eta mugikorra inauguratu zen. La Caixa Fundazioak bultzatu eta eginiko egitasmo honekin herritarrek izarrak gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute. Lekaio Kultur Etxeko areto nagusian puztu dute haizezko planetariunma. Inauguraziora, Mikel Izagirre Urnietako alkatea, La Caixa Fundazioko Oscar Gomez ordezkaria eta  Egape nahiz Presentación de Maria ikastetxeetako arduradunak bertaratu ziren.
Andoain 2010-03-10 16:31:35
VII. BERRIA Txapelketa azken txanpan sartzen ari da, eta aurreko asteburuko partiden ondoren dagoeneko ezagunak dira lehen finalerdia jokatuko duten taldeak: Andoaingo Gazteleku eta Galdakaoko Adiskidekoa.
Andoain 2010-03-10 16:30:13
Lizarkolako kanala industriarekin zerikusia zuen zereginetarako eraiki zuten, zehazki Leitzaran ibaitik Celulosas de Andoain fabrikaraino ura eraman zezan. Aspaldi utzi zion erabilera hori izateari. Galbidean zegoen, ezkutuan. Orain berreskuratzeari ekingo zaio, herrigunearen eta Leitzaran haranaren lotune bilakatzeko. Lehen lanak hasi dituzte eta aurten bigarren faseari ere ekingo zaio.
Villabona 2010-03-10 09:46:20
Iragan ostegun eta ostiralean, Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH 2. mailako ikasleak Pasaiako Piraten etxean izan ziren. Ostegunean, iritsi bezain laster, motxilak eta lo zakuak bertan utzi ondoren etxea eta bere inguruak ezagutu zituzten. Arratsaldean, itsasontziz ibili ziren Pasaiako badian zehar. Hurrengo egunean, "Altxorraren bila" jolasa egin zuten. Primeran pasa zuten denek eta poz-pozik itzuli ziren Piraten etxetik.
Villabona 2010-03-09 13:30:16

Atzo iluntzean, emakume langilearen nazioarteko egunaren baitan, elkarretaratzea egin zen Malkar plazan. Hutsunea Betez emakume taldeak batetik eta Amasa-Villabonan sortzen ari den Bilgune Feministak bestetik, emakumeen eskubideen aldeko aldarria egin zuten.

Aurreko astean hasita, Hutsuneak Betez taldeak bideratutako hainbat ekintza abian da dagoeneko, martxoaren 13a arte:

AGENDA
ZORION AGURRAK
  • ZORIONAK
    Ander Zubelzu Mujikak 12 urte beteko ditu hurrengo martxoaren 10ean. Zorionak eta ondo pasa etxekoen partetik.
  • ZORIONAK
    Zorionak Andoni, etxeko guztien partetik eta ondo ondo pasatu zure urtebetetze egunean. Izeba Esther
  • Zorionak!
    Miren Ibañez Donosok 17 urte beteko ditu hurrengo martxoaren 12an. Zorionak eta ondo pasa etxekoen partetik.
  • ZORIONAK ALEX
    Martxoaren 13an Alex Taracenak 8 urte beteko ditu. Oso ondo pasa eta muxu handi bat etxekoen partez.
  • ZORIONAK
    Aimar Segurola Gorostidik, gure etxeko txikienak, 3 urte pottolo beteko ditu martxoaren 13an. Muxutxoak etxekoen partetik.
  • ZORIONAK NAGORE
    Nagore Alkorta Jauregik 7 urte beteko ditu martxoaren 14an. Zorionak eta muxu potolo bat etxekoen partetik.
  • Zorionak Eider
    Hilaren 14an Eiderrek 9 urte beteko ditu. Zorionak eta muxu handi bat etxeko guztien partetik.
  • ZORIONAK
    Zorionak Diego Carmona zure familia eta bizilagunen partetik. Muxu handi bat
  • ZORIONAK
    Zorionak Jose eta Asier zuen urtebetetzetan. Besarkada handi bat familia eta lagunen partetik.
  • ZORIONAK
    Gure Eñaut txikia otsailaren 17an jaio zen. Zorionak Nadia eta Haritz guraso berriei.
  • ZORIONAK
    Irune Sarasola Areizagak 6 urte beteko ditu martxoaren 18an. Zorionak etxekoen partetik eta zaindu hanka!
  • ZORIONAK HIRUKOTE
    Alaitz, Inge eta Alaznek 10 urte beteko dituzte martxoaren 19an. Ondo pasa zuen urtebetetze eguna. Muxu handiak etxekoen partez.
  • Ongi etorri Unax!
    Unax Miranda Martin otsailaren 26an jaio zen. Zorionak Maite, Txusma eta Aiheko. Muxu handi bat familiaren partetik.
  • ZORIONAK
    Zorionak Adunako herri eskolako irakasle eta ikasleei. Ondo ondopasa eta disfrutatu!
  • ZORIONAK
    Manex Irazusta Mujikak 11 urte beteko ditu martxoaren 31n. Zorionak eta muxu handiak eskalatzaile! Etxekoak.
  • ZORIONAK
    Martxoaren 31n Alaia Ait Chaou Mendiak 3. udaberria beteko du. Zorionak etxeko guztien partetik, gure printzesa bihurritxoari.
  • ZORIONAK
    Izaskun Sarasola Areizagak 9 urte beteko ditu apirilaren 4an. Zorionak etxekoen partetik eta ondo segi igerilari!
  • ZORIONAK
    Andoni Irazuk martxoaren 30ean 6 urte beteko ditu.
    Nereak apirilaren 7an 4 urte. Zorionak, etxekoak.
IRITZIA
ARGAZKI BILDUMAK
INKESTA
Aiurri astekarian zer duzu gogokoen?
Aiurri astekarian zer sakonduko zenuke?
Aiurri astekariaren diseinua gustoko duzu?
Aiurri hamaboskariaren diseinu berria gogoko duzu?
Beterri-Aiztondoko Aiurri hamaboskariak itxura eta mamia berrituko du egun hauetan. Lehen irakurtaldian iritzia ematera ausartuko zinateke?
Lapurretak eta segurtasuna Urnietan

Azken aldi honetan lapurreta ugari izan da taberna eta merkatalgune ezberdinetan. Segurtasun ezarekin kezkatuta bizi al zara Urnietan?

Zabor bilketa Urnietan, zer nahiago duzu?
Herri galdeketa egin da Usurbilen. Urnietan ere adi-adi jarraitzen ari dira prozesu osoa. Zein zabor bilketa nahiago duzu Urnietan?
© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com