Zizurkil 2010-09-09 14:35:53

Atzo gaueko herri afaria eta gero, giro ona nagusitu da festetako lehen gauen. Goizean etxeratu gabeko parranderoak bazebiltzan kalean. Eguerditik aurrera, berriz ere martxan da festa Zizurkilen. Meza nagusiaren ondoren, herriko dantzari txikien emanaldia izan da plazan, baita Jubilatuen egunaren harira antolatutako toka eta igel txapelketak ere. Laster batean bazkaria izango dute herriko jubilatuek Atxulondo jatetxean. Arratsaldean:

Argazki gehiago ikusi

Zizurkil 2010-09-09 12:15:04

Atzo iluntzeko 20:30etan bota zuten Elbarrenako jaien hasiera iragartzeko txupinazoa. Txoritxoak eta Patrikanzulo koadrilako kideek izan zuten jaien hasiera iragartzeko ardura. Aurrez, kros misto arrakastatsua egin zen auzoan barrena. 42 bikotek parte hartu zuen eta Karmen Perea eta Enrike Arabaolaza donostiarrak izan ziren garaile. 

Kros mistoaTxupinazoa

Zizurkil 2010-09-07 19:15:20
Zizurkilgo plaza prest dago bihartik aurrera herriko festei hasiera emateko. Igandera arte luzatuko diren festetako ekintza gehienak plazaren erdi-erdian altxatu duten karpan burutuko dira. Biharko egitaraua:
Zizurkil 2010-09-07 10:52:07
Hasiera batean irailaren 26rako iragarri bazen ere, astebete lehenago, irailaren 19an egingo da Zizurkilgo IX. zaldi lasterketa. Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera ikuskizunari, udaletxe ondoko belazean.
Zizurkil 2010-09-06 08:51:58
Irailaren 8an, Patrikanzulo koadrilako kideak izango da jaiak iragartzeko txupinazoa botako dutenak, Txoritxoak koadrilako gaztetxoak laguntzaile dituztela.
Zizurkil 2010-09-06 08:50:00
Andoni Usandizaga eta Xabat Oiartzabal zizurkildarrek Kaixo tabernaren ardura hartu zuten joan zen uztailean. Hasiera batean, Elbarrenako jaiak amaitu arte arituko dira bertan lanean.
Zizurkil 2010-09-06 08:48:50
Irailaren 8tik 12ra:
Zizurkil 2010-09-02 09:05:09
Argentinako La Plata unibertsitatean euskara irakastera joan zen Maialen Azkue gazte zizurkildarra iaz. Bederatzi hilabetez lanean aritu ondoren, Argentina eta Boliviako hainbat txoko ezagutzeko tartea hartu zuen. Ekainean itzuli zen etxera.
Zizurkil 2010-08-31 18:23:32
Irailaren 8tik 12ra jaia nagusituko da Zizurkilen. Jai batzordeak egitarau oparoa prestatu du adin ezberdineko herritar nahiz bisitariei zuzenduta. Jarraian nahiz agenda atalean (egunez egun banatuta) egitaraua:
Zizurkil 2010-08-31 13:11:42

Irailaren 8an, arratsaldeko 19:00etan ekingo zaio Zizurkilgo kros mistoari. Ordubete lehenago zabalduko dute izena emateko tartea eta ondoren, plazan bilduko dira korrikalariak, saioari ekiteko. Zazpi kilometro inguruko ibilbidea bete beharko dute partaideek, bikoteka.

AGENDA
ZORION AGURRAK
  • ZORIONAK
    Elorrik bost urte bete zituen abuztuaren 10ean, aitatxo Iñakik abuztuaren 26an ospatu zuen urtebetetzea eta Eraitzek, hiru urte egingo ditu irailaren 10ean. Ondo pasa hirukote! Muxu handiak etxekoen partetik!
  • ZORIONAK IBAI
    Ibai Estangak irailaren 10ean 8 urte beteko ditu. Zorionak bihotza. Ondo pasa zure urtebetetze egunean. Muxu handiak zuretzako. Aita, Ama, Aitor eta Xarparen partetik.
  • ONGI ETORRI UNAI
    Unai Lopez Pastoriza uztailaren 11an jaio zen. Zorionak aitatxo, amatxo eta Alain anaiari. Muxu handi  bat zure familiaren partetik
  • ZORIONAK UXUE
    1, 2, 3 eta ... 17 urte beteko ditu Uxuek irailaren 11n. Zorionak eta jarraitu poztasuna ematen. Zure familiaren partetik mila muxu!
  • ZORIONAK
    Bixente Ibañez eta Gloritxu Igarategik urrezko ezteiak ospatu zituzten abuztuaren 6an. Zorionak maite zaituzten familiaren partetik.
  • ZORIONAK MADDI
    Irailaren 15ean Maddi Suarezek 15 urte beteko ditu. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partetik eta segi horrelaxe... txintxo eta jator!
  • ZORIONAK
    Karlos Jauregi Zarragak 12 urte beteko ditu irailaren 15ean. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partetik.
  • ZORIONAK ARITZ
    Aritz Ezeiza Usabiagak 11 urte bete zituen abuztuaren 21ean. Zorionak aitona Esteban eta amona Mirenen partetik.

  • ZORIONAK AMONA MIREN
    Abuztuaren 10ean urteak egin zituen. Milesker Miren Aiurriko egoitzara alaitasuna ekartzeagatik!
  • ONGI ETORRI
    Ongi etorria uztailaren 29an munduratu zen Xexili Jütteni, eta zorionak Zorione bere amonari. Adiskideen partetik
IRITZIA
ARGAZKI BILDUMAK
INKESTA
Aiurri astekarian zer duzu gogokoen?
Aiurri astekarian zer sakonduko zenuke?
Aiurri astekariaren diseinua gustoko duzu?
Aiurri hamaboskariaren diseinu berria gogoko duzu?
Beterri-Aiztondoko Aiurri hamaboskariak itxura eta mamia berrituko du egun hauetan. Lehen irakurtaldian iritzia ematera ausartuko zinateke?
Lapurretak eta segurtasuna Urnietan

Azken aldi honetan lapurreta ugari izan da taberna eta merkatalgune ezberdinetan. Segurtasun ezarekin kezkatuta bizi al zara Urnietan?

Zabor bilketa Urnietan, zer nahiago duzu?
Herri galdeketa egin da Usurbilen. Urnietan ere adi-adi jarraitzen ari dira prozesu osoa. Zein zabor bilketa nahiago duzu Urnietan?
Zumea plazako eskultura
Galdera: Zumea plazatik kendu eta gero, Andoaingo beste kokagune batean jartzearen alde zaude?

© Erroitz. Aiurri, eskualdeko nortasun hitzak. 943 300 732 andoain@aiurri.com